Greba, gutxienez

“Futbola, bizitzako gauza ez garrantzitsuen artean gauza garrantzitsuena da”. Horrelako esaldiak estandarrak bihurtu dira gaur egungo gizartean. Ez da gezurrezko afirmazioa kasu gehienetan, zaletuen kasuan betetzen baita (nire kasuan adibidez). Baina ez da egia absolutua.

Futbolaren munduan pentsatzean, diru mordoan pentsatzen dugu, luxuan, xahubidean, beste mailako bizitza batean. Baina futbola ez da Real Madril eta Bartzelonan bukatzen. Ezta gizonezkoen lehen eta bigarren mailetan ere. Luxua ez da unibertsala kirol magiko honetan, badaude futbolaren morroiak ere. Morroiak zergatik? Bere pasioan ondo aritzen diren baina horretaz era duin batean lan eta bizi ezin duten pertsonak daudelako. Eta gizartean gertatzen diren injustizia gehienetan bezala, kaltedunak emakumeak dira. Eta emakume morroi hauentzat, futbola haien ogibidea izan behar du, zifretan sartu gabe, jokoaren kalitatean sartu gabe. Ez da generoen arteko borroka bat.

Jakin bagenekien egungo gizarte ahohandi honetan emakume futbolarien grebaren berriari dagokionez, erreakzioak azkarrak eta latzak izango zirela. “El fútbol femenino, ni es fútbol ni es femenino”; “Nesken talde onenak ez lioke irabaziko gizonezkoen jubenilen talde bati”; “Ez dute ezer sorrarazten eta dirutza bat irabazi nahi dute”. Horrelakoak entzun eta irakurri behar dira 2019. urtean.

Emakume hauek egin duten pekatu bakarra soldata duin bat eskatzea da, hitzarmen kolektibo baten barnean, non beraien interesak babesten diren: haurdunaldi baten aurrean nola jokatu, lan-jardunaldiaren partzialtasuna ezabatzen hasi, eta batez ere, profesionaltasuna eskatu eta bermatu, haien lana duintasunez gauzatzeko. Kasualitatez, gizonezkoek badutena. Beraz, emakumezkoen futbola gustoko izan ala ez, ulertu beharrekoa da pausu bat eman behar zutela, eta gutxienekoa greba zela.

También te podría gustar...

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
A %d blogueros les gusta esto: