Realaren kamisetako babesleak historian zehar

Realaren kamisetan babesle ugari izan dira azken urteotan. Kamisetak, estreinakoz, Niessen etxea izan zuen babesle bezala 1987-88 denboraldian. Hura izan zen lehenengoa eta hortik gaur arte babesle asko izan ditu talde txuri-urdinak urtez urte.

niessenKamiseta horrekin Realak Europan jokatu zuen bai Errekopan, bai UEFAn. Eta kamiseta horrekin iritsi zen Realera lehen atzerritarra: John Aldridge.

Niessen enpresa gipuzkoarra da, ABB taldean sartuta dago eta tentsio baxuko aparailuak egiten ditu Oiartzunen. Duela pare bat urtetik, Realaren Fundazioan parte hartzen du bere konpromisoagatik gizarte, kultura eta kirolarekin Gipuzkoa mailan.

Hiru denboraldi txuri-urdinen kamisetan izan ostean, 1990-91n Bankoa iritsi zen babesle gisa Donostia aldera. Kamiseta horrekin 5 urtez izan zen banketxe donostiarra babesle eta Europan ikusi ahal izan zen ere birritan. Gogoangarria izan zen 1995eko maiatzaren 28ko partidua Anoetan, non Realak 5-0 irabazi zion Athletic taldeari, Meho Kodrok hiru gol sartuz.

Bankoa banketxe donostiarra, gaur egun, Laboral Kutxa taldean aurkitzen da, 2012. urtetik, non Ipar Kutxa eta Caja Laboral dauden, besteak beste.

1995-96 denboraldira iritsi gara. Sasoi honetan denbora luzeena pasatu duen babeslea aurkitzen dugu: Krafft. Enpresa honekin Reala Ligako azpitxapeldun izan zen, hirugarren postua ere lortu zuen eta UEFA txapelketan aritu zen. Krafft-en garaian, Anoetan bi bider sartu zizkion 4 gol Real Madrili bi norgehiagoetan emaitza bera lortuz (4-2) eta bietan Darko Kovacevicek bi gol eginez. Bata 1998ko urtarrilaren 25ean izan zen eta bestea 2003ko apirilaren 13an izan zen.

Krafft enpresa 1953. urtean jaio zen eta produktu kimikoak egiten ditu, automobilentzako olioa, adibidez. Andoainen aurkitzen da fabrika eta 2004. urtetik ITW talde amerikarrean dago sartuta.

bankoa krafft fiatc

Azpitxapelketa lortu ostean, 2003-04 denboraldian FIATC aseguru-etxea iritsi zen. Gipuzkoarra ez zen lehenengo babeslea izan zen etxe kataluniarra. FIATC marka Europan zehar ikusi ahal izan zen berarekin Champions League txapelketan parte hartu zuelako Realak aspaldiko partez. Final zortzirenetara ailegatu ziren donostiarrak baina Frantziako Olympique Lyonnais garaile atera zen kanporaketan 1-0eko emaitzarekin, bai joanekoan zein bueltan. Ligan, Realak berriro 4 gol sartu zizkion Raul eta Ronaldoren Real Madrili. Parada honetan Darko Kovacevicek ez zizkion 2 gol sartu talde madrildarrari 1 baizik, baina izan zen bi goldun jokalari bat: gaur egun aktiboan jarraitzen duen Xabi Prieto kapitaina.

Nesken taldearen sorrera sasoi hartan izan zen, hau da, 2004an. Berri pozgarria nesken kirol saila garatzen hasteko. Tamalez, berri txar batekin esan genion agur FIATC aseguru-etxeari: Reala 2006-07 denboraldian bigarren mailara jaitsi zelako.

2007-08 denboraldian, Bigarren mailan zegoela Reala, Belca enpresa gipuzkoarra izan zen Realeko futbolarien bularrean. Billabonako paketatze makina egileen marka 2009-10 urtera arte izan zen, hots, Lehen Mailarako bueltako txartela lortu arte. 3 urte horiek gogorrak izan ziren, batez ere instituzionalki, Realean enplegu-erregulazioko espediente bat egin zelako. Baina ekaitzaren ostean barealdia dator eta gauzarik positiboena gertatu zen: Jokin Aperribay debarrak presidente kargua hartu zuela 2008ko abenduan. Egun hartatik gaur arte Realaren ekonomia gora besterik ez du egin eta hori guztia presidenteari eta bere laguntzaileei zor diete realzaleek.
4 kamiseta - 02

2010etik 2012ra Gipuzkoa Euskararekin Bat leloa izan zuen Realak bere kamisetan. Bertan Gipuzkoako Diputazioa izan zen babesle. Ez Kopan ezta Ligan ez zuen zorte handirik izan eta trantsizio garaia bezala hartzen dira bi denboraldiok, bai kirol mailan zein ekonomikoki.

2012tik 2014ra Realak ez zuen babeslerik izan talde donostiarrak. Noizean behin Canal + telebista kanalak bere marka jartzen zuen kamisetaren aurrealdean baina ezer gehiago. Berri txarrak ziren txuri-urdinentzat izan ere babesle baten onura ekonomikoei muzin egin behar izan zioten eta bi urte babeslerik gabe kolpe gogorra izan zen.

Eskerrak Reala Champions League txapelketan parte hartzeko txartela lortu zuen lehen denboraldian. Gauzak horrela, Europarako babesle bat lortu zuen, hau da, bere marka Championseko partiduetan bakarrik agertzea kamisetan. Leloa Basque Country izan zen eta Eusko Jaurlaritzatik bultzatutako kanpaina bat izan zen euskal enpresen islada atzerrian ikusteko. Emaitzarik onena Manchester Uniteden aurkako partiduan eman zen, Anoetan, husnako berdinketa lortuz. Zoritxarrez ezin izan zuten taldeetako fasea gainditu donostiarrek.

qbao

Gaur egun, 2014tik, Qbao.com enpresa txinatarra daukagu gure artean. Qianwang Intelligent System taldean sarturik aurkitzen da eta internetarekin egiten du lan euskarri mobiletan. Qbao gure kamisetetan 2020 urtera arte izango dugula esan zuen Jokin Aperribayk duela urtebete, 2015eko apirilaren 4an, beraz berri interesgarria da familia txuri-urdinarentzat. Ez bakarrik kamisetarengatik baizik eta Anoetako birmoldaketan ekonomikoki ere parte hartu nahi zutelako %20-25 batekin lagunduz. Ordainetan, Txinan duten hirugarren mailako taldearentzat laguntza emango diote Donostiatik gure futbolaren oinarri eta eskemak erakutsiz lehen baino lehen mailaz igo dadin Asiako futbol taldea.

Espero dezagun urte gehiagoz izatea gure artean Qbao eta Realak, bere laguntzarekin, gure ekonomia hobetuz gain kirol arloan hazten hastea eta Europako postuetan normalizatzea bere presentzia.

También te podría gustar...

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
A %d blogueros les gusta esto: