Jonathas bai ala Jonathas ez?

Azken bi partiduetan aurrelari brasildarrak ez du minutu bat bera ere jokatu. Eusebiok bere lekuan Carlos Vela jartzea pentsatu du erdiko aurrelari faltsu gisa eta, aldi berean, Carlosen bandako tokian Xabi Prieto jarri du zalantza izpirik gabe. Mugimendu hauek guztiak postu bat libre utzi dute zelaiaren erdialdean eta hura guztiz osatu den David Zurutuzak bete du lan ezinhobe bat eginez eta partiduz partidu minutu gehiago jokatuz.

Honekin guztiarekin Eusebiok Johan Cruyffen antzerako eskema taktiko iraultzailea ekarri du Realera, hots, erdiko aurrelaririk gabekoa. Eta ezin ezer esan La Secakoari, izan ere, oraingoz oso ongi atera zaio apustua: bi partidu eskema horrekin eta bi garaipen donostiarrentzat.

ZurutuzaIdazten ari zaizuenari, pertsonalki, beti gustatu izan zaio erdiko aurrelariaren postua eta Puzelako teknikariaren apustua adabaki bat besteriz ez dela uste du. Hau da, aldi baterako neurri bat. Jonathas oso aurrelari garrantzitsua da Realarentzat aulkitxoan izateko eta hori badaki valladolidtarrak. Batetik, denbora gehiago eman behar zaio aurrelariari lan egiten jarraitu dezan eta bere punturik onena aurkitzeko. Baina bestetik, David Zurutuzaren une itzela dago. Primeran ari da jokatzen soropilean Rochefortekoak eta taldearen jokoari kalitatea, intentsitatea eta azkartasuna ekarri dio bueltan. Zururen lana asko eskertu dute bai Eusebiok eta bai harmailak eta oso zaila izango da hasierako hamaikakotik ateratzea.

Zurutuzak beti izan beharko luke toki bat hasierako hamaikakoan baina orain arte ez da posible izan, batez ere lesioengatik. Behin ongi izanda erdilari ilegorria, baloia dakien moduan hartu du hanketan eta futbola “musikatzen” hasi da abeslari baten moduan. A zer “musika” gozoa begientzat, hori “doinu eta melodi” ederrak. Erdilariaren partidu oso bat ikusteagatik merezi du sarrera bat ordaintzea.

Honekin guztiarekin, larunbateko derbian, non denboraldiko azken derbia den, Eusebiok erabaki gogor bat hartu beharko du: Jonathas bai ala Jonathas ez. Ez da erabaki batere erraza izango baina aulkitxoan agintzen duenak halakoak eta bi hartu beharko ditu hemendik aurrera. Kontuan hartu behar da brasildarra jokoan jartzen ez badu, hirugarren partidua izango litzatekeela hamaikakotik kanpo eta taldean beste erdiko aurrelaririk ez dagoenez, Jonathas konturatu egingo dela bera eta ez beste inor dela arazoa, hortaz bere buruarekiko konfiantza galdu egingo du ziur baino ziur.

Arazo potoloa da baina ez da bakarra izango, izan ere, hemendik aurrera, handiagotuz joango da. Hasierako jokalariak 11 dira, beti, baina, zer egingo Eusebiok Canales osatzen denean? Eta Agirretxe usurbildarra osatzean? Eta ez hauek biak bakarrik. Jakina denez 3 bat fitxaketa egingo dira datorren denboraldira begiratuz. Non sartuko ditu La Secakoak? Eta nortzuk aterako ditu hasierako hamaikakotik?

Galdera askotxo airean, bai, alafede. Izenburuko galderaren erantzuna, larunbatean, Ipuruan.

También te podría gustar...

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
A %d blogueros les gusta esto: